2010-06-01

"Gure Ipuinak"

Hona hemen, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasle batzuek egin dituzten ipuinen bilduma:

TTARTTALO Argitaletxea

TTARTTALO euskal argitaletxe bat da eta haur literaturan hainbat argitalpen plazaratu ditu. Argitaletxe honen katalogoa adin tarteen arabera banatua dago eta bere liburu gehienak atzerriko hizkuntza batetik euskaratutako libururak dira. Sarean bere web orriaren bidez, bere katalogoa arakatu daiteke eta Elkar Fundazioaren bitartez bere ekoizpenak erosteko aukera ere ematen du:

"Ez da hain erraza haurra izatea!"

Idazlea Pilar Lozano Carbayo
Ilustratzailea Montse Tobella
Bilduma Tukan Berdea (10 urtetik aurrera)

Fernando Lagos deitzen naiz. Eta, egia esan, belarri handi samarrak dauzkat. Beste gelan inork ez zidan barrerik egiten horregatik, betidanik ezagutzen genuelako elkar.

Hona hemen liburu honi buruz, egin genuen taldeko lanaren aurkezpena:

Bertso-ipuinak

Ikastola bateko, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle talde batek grabaturiko bertso-ipuinak:

"Ttarttalo" argitaletxea

TTARTTALO argitaletxea euskal haur literaturgintzako erreferentzietariko bat dugu. Sukaldeko, gizarte gaien inguruko eta helduen literatur liburuez gain, urtero haur literaturaren esparruan hainbat argitalpen plazaratzen ditu. Bere katalogoa oso anitza da eta urte tarte desberdinen arabera sailkatua. "Elkar" fundazioaren bidez, interneten liburuak erosteko aukera eskaintzen du bere web orritik:
www.ttarttalo.com

2010-05-31

Charles Perrault

Charles Perrault (Paris, 1628ko urtarrilaren 12a - 1703ko maiatzaren 16a) frantziar idazlea zen. Parisko familia burges bateko kidea zen. Zientzia akademian parte hartu zuen eta pintura akademian baita. Hainbat poema liburu idatzi zituen, baina ezaguna zen berak idatzitako ipuinei esker: Erpurutxo, Txanogorritxu, Loti Ederra...

Ipuin mitodologikoa

Haur eta Gazte Literatura irakasgaian Euskal Mitologia landu dugu eta gure taldeak "Basajaun" pertsonaia aukeratu dugu. Pertsonaia honen inguruan hainbat lan burutu ditugu, eta hauen artean ipuin bat asmatu eta grabatu dugu, hona hemen gure bideotxoa:


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Haur literatura ipuina: Basajaun | Erabiltzailea: joni21

2010-05-19

Kanta

Ipopumamua

Aitziber Garmendiak aurkeztutako haurrentzako ipuin eta literaturari buruzko saioa da "Ipupomamua". Asteroko saioak gai nagusi bat izango du: munstroak, txokolatea, trena, piratak, saguak eta gazta... Eta inoiz monografikoak egiteko asmoa dute, idazle-ilustratzaile entzutetsuei ere.

Ipuinekin gozatzea du helburu telebista saioak, ipuinak entzun, ikusi eta bizitzeko aukera eman nahi digu. "Ipupomamua" izenak berak ere muinean badakar esanahi ugari: ipuina, poema, mamuak... eta izen hau Bernardo Atxagari zor diogu. Saioko ipuinak ikusi.

Saioa haurrei, noski, gazteei, gurasoei, eskolei, idazleei, ilustratzaileei, ipuin kontalariei eta maitaleei..., oro har, haur eta gazte literatura kontsumitzaile guztiei zuzenduta dago. Irakurtzaletasuna bultzatu nahi dute, eta hori lortzeko saio bisuala planteatzen dute, akzioz betea, literaturaren alde ludikoa indartuko duena.

Astelehenetan ETB-3n 21:30etan eta asteartetan ETB-1en 19:10ean